Saio berezia izan zuten aurreko igandean, Maisuenean. Helduentzako ipuin kontaketa musikatua eskaini zuten Ameli eta xirrikituen jostunak taldeko Amaiak eta Iratik, Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Maisueneako epelean, kontatu zituzten munduko emakume ezberdinen istoriotxoak, emakumeen topaketa batean entzundakoak; eta kantekin eta musikarekin lagundu zituzten, istorioari zegokion herrialdeko abestiekin.