urtarriletik aurrera, gaztetxoenek kirola praktikatu dezaten aukera berri bat eskainiko du Astigarragako Kiroldegiak.
Hain justu, dantza modernoa egiteko aukera izango dute 8 eta 13 urte bitartekoek, Bamboo Dance Schooleko dantzarien eskutik.
Bi egun, adin-tarteka
Urtarrilean hasiko dira saioak, eta oraingoz, bi aukera eskaini dituzte, adin-tarteka: 8-10 urte bitartekoentzat astearteetan izango da saioa; eta 11-13 urtekoentzat, aldiz, asteazkenetan. Biak, 17:00etan izango dira. Izena emateko: kiroldegian edo hola@bamboodance.com.