Aurrera egiten ari dira kultur etxe berria hartuko duen eraikina egiteko lanak. Urumea Berri auzoan kokatuko da, eta Udalak jakinarazitakoaren arabera, «obra lanak aurrera egiten ari dira erritmo onean, eta aurreikusten da hurrengo hilabeteetan aurrerapauso haundia egitea».
Hain zuzen, Zorione Etxezarraga alkatea gerturatu da azken egun hauetan kultur etxe berriko obrak ikustera. Besteak beste, musika eskola hartuko duen espazioa ikusi du. Udalaren arabera, «aurreikusten da kultur etxea inauguratzeko moduan egotea urtebete barru».