Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko, aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Denbora tarte batez Udalak kudeatu ondoren, berriro argitaratu dute Zubimuxu aterpe­txea kudeatzeko lehiaketarako deialdia. Hala erabaki baitzuen Goizuetako udalbatzak urriaren 17an egindako Osoko Bilkuran.
Pasa den ostegunean, hilaren 1ean, hasi zen proposamenak aurkezteko epea, eta hilaren 26ra arte egin ahal izanen da, Goizuetako Udalaren idazkaritzan, goizeko 09:00­e­tatik 12:30etara. 
Bertan daude, baita ere, administrazio-baldintza partikularren eta teknikoen pleguak eta gainerako agiriak, interesdunen esku. 

Bi urteko emakida
Bi urteko kontratua eskainiko zaio kudeatzaileari; ondoren, urtero luzatu ahal izanen da, hiru urtez, eta gehienez, bost urte egin arte. 
7.438 eurokoa da balio estimatua, BEZik gabe eta luzapenak barne; urtekoa aldiz, 1.487,60 eurokoa da, BEZik gabe.

Udaletxearen atzean, XVI. mendeko eraikina
Herriaren erdialdean dagoen aterpetxea da Zubimuxu, XVI. Mendeko eraikina da, baina 2012an guztiz berritu zen. XIX. Mendeko labaderoa da mantendu den bakarra.
Aterpeak 30 plaza ditu, baita sukalde-jangela eta beste hainbat zerbitzu ere bertakoen erosotasunerako: egongela, garbiketa gela, ordenagailuak, lorategia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!