Sariaren bila bihar, Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Urriaren 21ean hasita, igandero burutu da Hernaniko Xake txapelketa, eta zazpi jardunaldiren ondoren, bihar emango zaio bukaera, final haundiarekin. Arratsaldeko 16:00etan ha­si­ko da jardunaldia, Kixkal ta­bernan, eta bertan izango da sari-banaketa beranduago, arratsaldeko 18:30etan.

Eugeny Makarov dago sailkapenaren buruan 5 punturekin eta berak dauzka txapela janzteko aukera gehien; puntu erdira dauka Jose Mari Berro­taran, eta bere aurka jokatuko du bihar. Makarovek nahikoa du berdinketa txapelketa irabazteko.

Berrotaranekin berdinduta, 4.5 puntu dituzte Udo Esnaola eta Magi Ijurkok ere, elkarren ar­teko neurketaren irabazleak jasoko du Hernaniko onenari sa­­ria, betiere Berrotaranek Ma­ka­roven aurka irabazten ez badu.


Devesak, haurrena
Helduen sariekin batera, haurrenak ere banatuko dira. Sei asteetan zehar jokatu dute txapelketa haiek, eta Ekaitz Devesak irabazi du; bost punturekin sailkapeneko lider bilakatu da.

Txapelketa azkarra, bihar
Aurrekoetan bezalaxe, nahiz eta txapelketa bukatua izan, 14 urte arteko haurrentzako xake txapelketa azkarra jokatuko da bihar Kixkalen. Hau ere, 16:00e­tan hasita izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!