Gabonetarako prestatzen ari dira Gaztelekuan, eta gaurkoan truke azoka egingo da, 12 eta 17 urteko gazteen artean, 16:30etatik 19:30etara. Liburu, disko, arropa edota norberari bururatzen zaiona eraman ahal izango da, eta trukean gustokoa dena hartu. Bukatzeko, merienda ere izango da.
Bihar eta etzi, berriz, itxita egongo da Gaztelekua; baita astelehenean ere. Baina gainontzean, bestelako hainbat ekintza antolatu dira hilabete osorako, baita Gabonetako egunetarako ere.
ABENDUA
Gaur, Truke azoka.
11-12, Kutxa tailerra.
13, Wii.
14, Gaztelekua apaindu.
15, Aerorumba.
16, Topagunea.
18, Gaztelekua apaindu.
19-20, Opariak prestatzen.
21, Santo Tomas (Biterin).
22, Bistuteria tailerra.
26, Larrua lantzeko tailerra.
27, Zirku tailerra.
28, Eskalada.
29, Pin-pon txapelketa.
ABENDUAN ITXITA
Astelehenak eta 8, 9, 23, 25 eta 30.