Adinekoekin hirugarren bilera gaur, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 4a, 01:00

Bilera-sorta hasi du Udalak herriko adinekoekin, Herna­niko Adinekoen Kontseiluan adostu bezala. Dagoeneko egin  dituzte aurreneko bi bilerak, eta gaur izango dute hiruga­rrena. Zikuñagan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 19:30­e­tara bitarte, auzo elkarteko lo­kalean.

Ereñotzu eta Etxeberri, azkeneko biak
Nahiz eta aste honetan bilera bakarra egon, beste bi zita izan­go dira, hurrengo aste­etan. Ereñotzu eta Etxeberri auzo­e­tan izango dira azke­neko hauek, hilaren 11n eta 18an, hurrenez hurren. Denak ordu berean izango dira, 18:30etan.
Antziolan ere egiteko as­moa dagoela jakinarazi zuten, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. 

Eskubide eta zerbitzuen berri ematea, helburua
Aurten sortutako Adinekoen Kontseiluan adostuta egingo ditu Udaleko Zerbitzu Sozialen departamentuak bilera hauek. Gizarte langileak herrian es­ku­ra dauden zer­bi­tzuen eta adinekoek dauzka­ten esku­bide­en berri emango die. Bes­teak beste, zahartzaro aktiboa izateko herrian dauden auke­rak azalduko zaizkie, baita jaso ditzaketen diru-laguntzak ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!