Atzo hasi zuten kanpaina, eta gaur ere egingo du elikagai bilketa Hernanin, Gipuzkoako Elikagai Bankuak. Herriko supermerkatuetan izango da aukera: Dia, Zinkoeneako Eroski eta Galarretako eta Floridako Lidlen izango dira boluntarioak, baina Eroski-Txarterren eta Super BMn ere, eman ahal izango dira elikagaiak. Elikagai-bonuak ere eskuragarri daude Eroskin eta Super BM supermerkatuetan.