Erremonteko Binakako Txapelketako Ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Txapelketaren barruan, bi partidu izango dira: aurrenekoa, Urriza-Larrañaga, Juanenea-Endikaren kontrakoa; eta bigarrena, Ezkurra II-Etxeberria III, Matxin III-Ionen kontrakoa. Gaurko emaitzek argitu egingo dute txapelketa, eta finalerdietan nor izango den jakitea.