EmP txapelketako finalerdiak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Emakumea Pelotari txapelketan murgilduta daude emakume pelotariak, eta gaur Herna­nin jokatuko dituzte finalerdiak, kiroldegiko frontoian. Arratsaldeko 17:00etan hasita izango da hori.

Hiru partidu
Finalerdietako hiru partidurekin gozatu ahal izango da bertan, tartean, Eider Otaegi eta Aranburu hernaniarrek, Lopez eta Herre­roren kontra jokatuko dutenarekin. 
Beste biak izango dira: Ma­teos eta Agirre, Ontsalo eta Albenizen kontra; eta Maiza eta Maider Mendizabal, Gar­mendia eta Erasunen kontra.

Irazustabarrena eta Arrillaga, finalean
Finalean dira, ordea, Amaia Ira­zustabarrena eta M. Miriam Arrillaga , ligaxkan aurrenekoak geratu ondoren. Aben­duaren 15ean jokatuko dute finala, Tolosan. Orain arte, 2005. urtean Emakumea Pelo­tari txapelketa sortu zenetik, urtero izan da hernaniarren bat finalean. Aurten ere, hala izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!