Negulekuak, gero eta gertuago

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

aurreko urtean bezalaxe, Ga­bonetako Negulekuetan taldea atera nahi dute Dobera Eus­kara Elkarteak eta Katilu­zar Gu­raso Elkarteak. Horretarako, dagoeneko ireki dute izenematea. 3 eta 10 urte bitartekoentzat di­ra, hau da, 2008 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat. 
Abenduaren 24tik urtarrilaren 4rako lanegunetan izango dira, 09:00etatik 13:30etara, eta astebeterako (50 euro, bazkideek 40 euro) edo bi asteetarako (90 euro, bazkideek 75 euro) eman daiteke izena, abenduaren 14ra bitarte. Izena emateko, Dobera Euskara Elkartera jo behar da, eta hiru bide dau­de aukeran: Hernanin daukan bulegora (La­rramen­di kalea 11, behea) hurbildu, emaila idatzi dobera­@dobera.eus helbide elek­tronikora, edo deitu 943 33 27 99 telefonora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!