‘Oceanus’ gaur, abendua estreinatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Gabonak tarteko, jardueraz be­tetako hilabetea izango da gaur hasten den abendua. Mu­sikak izango du protago­nismo haundiena, nahiz eta mota guztietako jarduerekin gozatu ahal izango duten hernania­rrek. 

Gaur estreinatuko dute agen­da, haur antzerkiarekin. Ba­­­raka Teatroaren eskutik, Ocea­nus emanaldiarekin go­za­tuko dute 0-3 urte bitar­te­koek, bi saiotan: 11:00etan eta 12:15etan. Sarrerak harreran erosi ahal izango dira.

Musika, edonon
Dudarik gabe, musika izango da nagusi, abenduko kultur agen­dan. Opera proiekzioa­re­kin hasiko dira musika-eki­tal­­­diak hilaren 6an, hurrengo ostegunean. 19:30e­tan hasita izango da, Biterin.

Baina, bereziki, Gabone­tako ekitaldiz beteta dator ur­teko azkeneko hilabetea. Ga­bo­netako kontzertuak izango dira hilaren 14an, 16an, baita 22an ere. Eta bertan, prota­gonista asko izango dira: Her­nani Musika Eskolako ikas­le­ak, Hernasax, akordeoi orkes­tra, Kantuz eta Ozenki abes­batzak... 

Kontzertu tradizionalez gain, Hernani’n Musik atala­ren barruan ere, pare bat ema­naldi izango dira. Aurrenekoa, Alboka taldearen 25 urteetako birari hasiera emango diona. Hilaren 13an izango da hori, 20:00etan hasita,  Biterin. 

Rock kontzertuak agurtuko du urtea hilaren 29an, gaueko 21:00etan.

Eta urtea bukatzeko, kon­tzertu hirukoitza izango da; rock kontzertua izango da, eta horretarako, aulkiak ken­duko dituzte Biteritik. Bloody Bro­therhood, Meltdown eta Liher taldeek eskainiko dute, hila­ren 29an, larunbatez. 21:00e­tan izango da, eta hilaren 17an jarriko dira sarrerak salgai. 

 

ABENDUKO AGENDA

GAUR Haur antzerkia:
Oceanus. Taldea: Baraka Teatro. Bi saio: 11:00 eta 12:15, Biteri Kultur Etxean. Adina: 0-3 urte. Testurik gabe.

5 Zilegi Eskola:
Eskulanak: porlanezko poto eta loreontziak. Gai-emailea: Itziar Salaberria Arregi. Bi saio: 09:30 eta 11:30. AEK euskaltegian.

6 Opera proiekzioa:
La traviatta. Arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Sarrera: 8 euro.

11 Zilegi Eskola:
Turroiak eta bonboiak. Gai-emailea: Ana Corcoles. Hizkuntza: euskara. Bi saio: 18:30 eta 20:30. AEK euskaltegian.

14 Pausokaren aldeko ikuskizuna:
dantza, magia... Arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean. Antolatzailea: Pausoka elkartea.

14 Gabonetako Kontzertua:
Hernasax eta akordeoi orkestra. Milagrosan, arratsaldeko 19:00etan.

14 Gabon Kanten Jaialdia:
Herriko eta ikastoletako abesbatzak. Iluntzeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan. Antolatzailea: Kantuz abesbatza.

15 2. Eskuko Azoka + Kalez Kale Kantari.
Ohiko lekuetan eta orduetan.

15 Santo Tomas Eguna.
Plazan Berrin, goizeko 11:00etan. Erromeria Patxi Perez taldearekin, arratsaldeko 18:30etatik gaueko 21:00ak bitarte.

15 Kalejira:
Ttarla dantza taldearekin. Eguerdiko 12:00etan hasita, Plazatik.

16 Gabonetako Txistu Kontzertua:
Txistulari Banda eta gitarra-jotzailea. Milagrosan, eguerdiko 13:00etan.

17-20 Oroimen historikoa:
argazki erakusketa, hitzaldiak, antzerkia. Biteri kultur etxean.

19 Kontzertua.
Taldea: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleak. Arratsaldeko 17:00etan, Plazan.

22 Gabonetako kontzertua:
Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Banda. Iluntzeko 20:00etan hasita, San Joan Bataiatzailearen elizan.

22 Santa Zezilia Kontzertua:
ikasleei diplomak banatzea. ‘Hernani’ Musika Eskola publikoa; Biterin, arratsaldeko 19:00etan.

23 Gabon Gaueko kale-buelta:
Kantuz Abesbatza. Milagrosatik, eguerdiko 12:00etan hasita.

24 Olentzeroa Kaleetan Barrena:
Ttarla dantza taldea. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Plazatik.

24 Gabon Gaueko Erronda:
Hernaniko Musika Banda. Iluntzeko 20:00etan, Plazatik abiatuta.

28 Haur Antzerkia:
Blowing. Taldea: Bacum Mucab Dans. 3 urtetik aurrera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Sarrerak salgai abenduaren 17tik aurrera.

29 Haurrentzat Joko Solidarioak.
Kiroldegiko frontoian. Ordutegia: goizean, 10:30etatik 13:30ak bitarte; arratsaldean, 16:00etatik 19:30ak bitarte.

31 Liburu eta disken azoka solidarioa.
Plaza Berrin, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte.

31 Urte Zahar Eguneko Erronda.
Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatza. Arratsaldeko 17:30etan hasita.


Hernani’n musik

13 Alboka:
Lurra, ur, haize. Tour 25. Biteri kultur etxean, iluntzeko 20:00etan hasita. Sarrerak salgai.

29 Bloody Brotherhood, Meltdown eta Liher.
Gaueko 21:00etan, Biteri kultur etxean. Sarrerak salgai abenduaren 17tik aurrera.


Literatur solasaldiak

11 Elurte amaiezina, Agustin Fernandez Paz.
Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.

12 Los hechos, Philip Roth.
Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.

 

Erakusketak

8 Pintura-argazki erakusketaren bukaera.
Egilea: Saioa Garcia.

17-urtarrilak 5 Argazkia: ‘Oroimen Historikoa 20180 ekimenaren barruan ‘Hernanitik Hernanira migranteak’ argazki erakusketa.
Juantxo Egaña. 18:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!