Bazkideen Eguna, hilaren 16an

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

1984an Umore Ona Elkartea sortu zutenetik, urtero egiten dute Bazkideen Eguneko bazkaria abenduan. Oraingo honetan hilaren 16an izanen da, bi aldaketekin: batetik, larunbata izan beharrean, igandean izanen da; eta bestetik, betiko menua eskainiko dute (zizka-mizkak, marisko-paella, postrea eta kafea), baina prezioa herrikoiagoa izanen da: 5 euro, pertsonako. Txartelak hilaren 9ra arte eskuratu daitezke Umore Ona elkartean bertan eta Amaia kafetegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!