‘Astigarraga 2030’ dinamikaren 2. saioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Astigarragak herri bezala, mahai gainean erronka poto­loak dituela uste du EH Bilduk eta horregatik, Astigarraga 2030 dinamikaren baitan, herritarren artean hausnar­keta sakon bat zabaltzeari ekin zion azaroaren 17an.

Azaroaren 17ko saioak, partehartze zabala eta anitza izan zuen eta ideia eta ekarpen interesgarri eta ugari plazaratu ziren. Ideiak eta ekarpen horiek guztiak borobiltzeko, gaur, bi­garren eta azken hitzordua izango da.

Batzar hauen helburua, guz­tien artean 2030ean zein Asti­­garraga nahi den irudi­ka­tzea da eta bide batez, hurrengo hauteskundeetarako herri pro­grama osatzeko lehen urra­tsak ematea.

Azken batzar hau ere Kultur Etxean izango da, abenduaren 1ean, larunbatez, goizeko 9:30­etatik 13:30etara. Aurreko sai­oan bezalaxe, gosaria eta ha­mai­ketakoa ez dira faltako.

Lehen saioan bertaratu zi­renak berriz ere parte-hartzera gonbidatzen ditu EH Bilduk eta baita aurrekoan partehartu ez zutenei ere. Lehenengo saioan egon ez izanak, ez du bigarren saioan parte-hartzera muga­tzen. Beraz, EH Bilduk herritar guztiei partehartzeko deia egiten diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!