Atzo eman zioten hasiera Umore Ona Pilota Elkartearen txapelketaren hirugarren edizioari, aurreneko bost partidekin, eta gaur izanen du segida, beste sei partidarekin. Arratsaldeko 16:00etan hasita izanen da, frontoian.
64 pilotari, lehian
Denera 64 pilotari ari dira lehian atzotik 32 bikotetan eta lau kategoriatan banatuta: umeak (benjaminak), kimuak (alebinak), haurrak (infantilak) eta 22 urtez azpikoak.
Kategoria bakoitzean zortzi bikote arituko dira, Nafarroako eta Gipuzkoako herri ezberdinetakoak: Hernani, Añorga, Oiartzun, Orereta, Azpeitia, Andoain, Bergara, Leitza, Lekunberri, Doneztebe, Bera, Irurtzun, Arbizu eta Goizueta.
GAURKO PARTIDAK
- UMEAK: Garmendia-Razkin (Aldabide)/Arsuaga-Larramendi (Ilunpe); eta Mazizior-Oses (Hernani)/Lakar-Pagola (Bortziriak).
- KIMUAK: Pascual-Azpeitia (Hernani)/Gesalaga-Artetxe (Ilunpe); eta Legorburu-Alaitz (Oiarpe)/Estevez- Oiarbide (Añorga).
- HAURRAK: Imaz-Garmendia (Aldabide)/Biurrarena-Mateorena (Aurrera).
- 22 URTEZ AZPIKOAK: Etxabe-Azpiroz (Oiarpe)/Aizkorbe-Apezetxea (U. Ona).