Terrazen ordenantza, informazio bilera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Astigarragako udalak jakitera eman nahi du, asteartean, abenduak 4, informazio-bilera ospatuko dela ostalaritzarako eta jatetxe-arlorako lurzoruaren okupazioak arautzen dituen ordenantzaren inguruan. Bilera udal osoko bilkura aretoan izango da, 18:00etan. Bileran dokumentu osoaren edukiak azalduko dira. Gainera, ordenantzak elkarbizitzari eragin diezazkioken faktoreak aztertuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!