Beterri-Buruntzako Udalek, Beterri Km 0 proiektuaren barruan gaur, Astigarragako Joseba Barandiaran plazan, 12:00etatik 14:00etara, arkume erretzea eta dastatzea antolatu dute. Garaiko produktua da arkumea eta Beterri Km 0-ren jardunaren filosofiaren barruan kokatzen da; bertako produktua eta garaikoa sustatzea.
Astigarragan egingo dena eskualdean egiten den lehenengo ekitaldia da, baina urteko sasoi desberdinetan beste herrietan ere egingo dira antzekoak sasoiko produktuekin.
Herriko saltokietan txartelak
Bertako bi ekoizleen arkumeak izango dira; Adarrazpikoa eta Ramon Mugertzarena. Pintxoak dastatzeko aukera dago eta horretarako txartelak lortu beharko dira Ezpela, Coviran, Rosa Ogi Berri, Uriña, Artoaene, Alizia frutategia, Ibailur, Bukoi taberna eta Kupela bezalako komertzioetan erosketaren truke, gaur bertan.