Agenda potoloa Gabonen bueltan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Urte amaiera jai desberdinen ospakizun garaia izaten da, baita umeentzako opor garaia. Hori horrela izanik, agenda potoloa izaten da urtero urtero eta 2018 amaiera ez da gu­txi­ago izango. Hilabetea arkumea jaten hasiko dute astigartarrek gaur bertan eta berdin amai­tuko da, tripa beterik, urte­zahar egunean. Hala ere ez da dena jakia izango, tartean kulturak, euskerak eta kirolak ere leku zabala izango dute.

Antzerkiak antolatu dira haurrentzako eta abesbatza des­berdinen kontzertuak ere bai. Euskal Sagardoaren azken eki­taldia ere hilabete honetan egin­go da eta Santo Tomas egu­na abenduaren 16an ospa­tuko da Astigarragan.

Euskeraren egunaren buel­tan, astelehenean, Gospel kon­tzertua antolatu da. Hila­betero antolatzen diren zilegi eskolek, ipuin konta­ketak, irakurketa kluba, eta gura­solagunek ez dute hutsik egingo. 

Eta hilabetea amaitzeko Gabo­nak datoz eta Olentzero eta Mari Domingi berriz jai­tsi­ko dira Santiomenditik. Ki­rol guneetan Neguko kirol as­tea egongo da, baita 2 urte eta 12 urte bitar­teko ume eta gaz­teentzat jolas txiki kirol­degian eta jolas are­toa kultur etxean zabalduko dira.
 

Abenduko agenda

1 Arkume erretzea eta dastatzea. Tokiko produktuak sustatzeko helburua du ekimenak. Beterriko arkume errea dastatzeko txartelak sareko partaide diren establezimenduetan erosketa eginez eskuratu ahal izango dira. Beterri Km.0ren ekimena. 12:00etan, Joseba Barandiaran Plazan.

1 Zuruberrak. Antzezlana Olatz Pagaldai eta Jon Zubiagarekin. 9 urtetik aurrerakoentzat sarrera 2,5 euro haurrek eta 5 euro helduek. 19:00etan Kultur etxean.

1 Abesbatzen emanaldia. Andra Mari elizan, 19:30etan, Astigarragako Aiztondo eta Hernaniko Kantuz abesbatzek igaro berri den Santa Zezilia eguna ospatzeko abesbatzetarako hainbat adaptazio eskainiko dituzte. Doan da. 

2 Mus Txapelketa. Zipotza Elkartean 16:30etan. 

3 Gospel emanaldia. Kultur etxean, 19:30etan. Doan da eta eguberrien atarian eta Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko The Uper Room taldeak Gospel doinuak euskaraz eskainiko ditu.

4 Zilegi eskolak: Loreontziak hormigoi eta zementuarekin. AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean, 09:30etan. Itziar Salaberriak eskainiko du. Izenematea: zilegieskola@aek.eus helbidean edo 607 610 687-607 592 864 telefonoetara deituta. Prezioa 4 euro. 

8 Haur zinema: Harpetarrak. Kul­­tur etxean, 15:00etan. Iraupena 88 minutu. Sarrera 2 euro.

12-14 Jostailuen truke-azoka Ikastolako atarian. 

12 (16:30-17:30) Ekarri jostailuak osatuta eta egoera onean eta truke-txartela jaso.

14 (16:30-17:30) Truke-txartelarekin beste norbaitek utzitako jostailua har liteke. 

13 Azstigazte lehiaketa. Maitasuna eta laguntasuna da gaia. Idazlana eta irudia abenduaren 9rako aurkeztu behar dira. Oinarriak www.astigarraga.eus.

13 Ipuin kontaketa: Arrosa eta leuna. Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Lur Kortaren eskutik. Liburutegian, 18:00etan.

13-20 Gurasolagun. Ikastolako jangela txikian 16:45etatik 18:00etara. Euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkartu eta euskeraz hitz egiteko gunea abian jarriko da abenduaren 13tik aurrera ostegunero. Doakoa da eta izena eman behar da 943 33 50 64 edo iker-g@aek.eus helbidean.

14 Egin Zotz!! 18:00etatik 21:30etara Joseba Barandiaran Plazan. Euskal Sagardoaren  kanpainaren bukaerako festan Basatxerri produktuak %50eko deskontuarekin datatzeko aukera izango dute Astigarragako tabernetan Euskal Sagardoa eskatzen dutenek.

15 Santo Tomas azoka Foru Plazan 10:30etan. Ikasleek egindako gozoak, erakusketak, baserritar zapiak nola jantzi erakusteko txokoa, zuhai­tza apaintzeko tailerra, nekazarien produktuen salmenta, trikitilariak, kantu jaialdia eta 13:30etan zozketak egingo dira.

16 Antzerkia Tomaxen abenturak: Espien eguna. 17:00etan Kultur etxean. 2,5 euro haurrek eta 5 euro helduek. 4 urtetik gorakoentzako. 

18 Zilegi eskolak: Turroiak eta bonboiak. Gozogintza tailerra Ana Corcolesek eskainiko du. Zipotza elkartean, 18:00etan. Itziar Salaberriak eskainiko du. Izenematea: zilegieskola@aek.eus helbidean edo 607 610 687-607 592 864 telefonoetara deituta. Prezioa 2 euro.

18 Irakurketa Kluba. Eider Rodriguezen Bihotz handiegia irakurriko da. Liburutegian, 19:30etan. Saioa Isabel Etxeberriak gidatuko du. Irekia eta doakoa.

22-23 Neguko Kirol Astea. 

22 Kiroldegian 10:30etatik hasita Judoa familian, eskubaloia eta saskibaloia. 16:00etan Zumba eta Jump fit kids, aeropilatesa, body flow  eta hipopresiboak, trx, ziklo indoor, jump fit eta fit pump.

23 Txomiñenean pilota eskolako haurrak eta palako neskak 10:00etatik aurrera. Inuxente krosa 16:00etan 4-15 urte bitartekoentzat eta 17:30etan helduentzat. Izena ematea abenduaren 17tik 21era kiroldegian eta egunean bertan. Haurrek doan eta helduek 5 euro.
24 Olentzero eta Mari Domingi. San­tiomendiko baserrietan ibili ondoren, Santio zeharbidetik behera jaitsi eta Astigarragako kaleetan zehar ibiliko dira. 11:30etatik aurrera. Xagu­xa­rren eskutik.

26tik 29ra Joseba Barandiaran plazan Ohe elastikoak. Astiko merkataritza elkarteak antolatuta, ohe elastikoetan ibiltzeko txartelak ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan erosketa egitearen truke lortu ahal izango dira.

Haurren aisialdia Eguberrietan:
2-5 urte. Jolas Txiki kiroldegian: joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak. Izen­ematea abenduaren 10etik 16ra izango da. Bi txanda, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Prezioa 30,70 euro bazkideak eta 38,80 euro gainontzekoek. %10eko beherapena bi txandetan parte hartuta eta bigarren senidearen izenematean.  Ordutegia, 09:00etatik 13:00etara.
9-12 urte. Jolas aretoa kultur etxean 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Aben­duaren 26, 27, 28 eta 31n eta urtarrilaren 3an. Sarrera irekia eta doakoa. 

Bost sarrera bikoitzen zozketa 2019ko Sagardo Berriaren egunerako. Informazioa Sagardoetxean.
6-9 Sagardo Berridun Barrikotea Gaztainekin. Sagardoetxean 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Igandeetan goizez.

6 Sagardoetxean  Gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin eta bisitariek desioa idatzi, pinutik zintzilikatu eta kandela pizteko aukera izango dute urtarrilaren 7a arte.

15 Upelio Festa Gazta Asanbladak antolatua: triki poteoa eta afaria Zipotza elkartean.

17 2019ko Udal Egutegia banatuko da udaletxe, kultur etxe eta Astiko elkarteko dendetan.

17 KZ Gunea zabalik izango da 16:00etatik 17.45etara. 

17-18-20 Musika entzunaldiak Norberto Almandoz musika eskolan. 17an 18:30etan 18an 18:00etan eta 20ean 19:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!