Biolentzia sexistaren kontrako Matazak ekimena indartzen ari da eta aldarrikapen berria egin du Astigarrako udaletxeko fatxadan. 12,5x8 metro karratuko ohiala jarri du zintzilik. Gainera atxikimendu berriak ditu ekimenak. Astigarragako Udalarekin batera, Donostiako Udalak, Aquariumak, Real Sociedadek, Gipuzkoako Diputazioak eta Emakundek parte hartu dute Ez da ezetz leloarekin biolentzia matxista ikusi arazteko.
Kantugira, gaur goizean
Aurreko astean Biolentzia Sexistaren kontrako Matazen Pentsamendu Feministaren Topaketa antolatu zuen Harituz elkarteak, Donostiako Aquariumean eta gaur, Astigarragan Kantugira antolatu da. Kantuak, txistorra eta sagardoarekin bustita goiza festa giroan igaroko dute hurbilduko direnak. Gainera, gonbidatuak izan dira, bertan partehartzera, Errenteria, Villabona, Beasain, Lasarte-Oria, Pasaia, Ordizia... herriak.
Ideia da, Astigarragara hurbiltzen den herri bakoitzak parte hartu dezala ehun zati bat muralean erantsita. Gainera Matazaren familiaren argazkian atsiki daiteke, udaletxeko fatxadan dagoen oihala atzean aterako delarik.
Kantugiroa gonbidatutako herrietako abesbatzek girotuko dute, bakoitzak bi abesti kantatuko dituztelarik Aiztondo abesbatzarekin batera.
Herrien partehartzea dokumental baterako grabaketan jasoko da eta bertan Matazak proiektuaren ibilbidea ari dira jasotzen.