Negua hemen da, eta urtero bezala, egur loteak eskatu ahal izanen dituzte Goizuetako bizilagunek. Hilaren 21era arte egin ahal izanen dira egur loteen eskaerak Herriko Etxeko bulegoetan. Eskaera egiterakoan, kontu korrontearen zenbakia eta egurra uzteko lekua zehaztu beharko da, izan ere, egurra etxera eramanen dute.