Ela sindikatuaren greba deialdiarekin bat egin dute Hernaniko zaharren egoitzako eguneko zentroko langileek, aste honetan, atzo arte: «ELA sindikatutik patronala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi ditugu. ADEGI, GAREN, LARES eta MATIA 2020 patronalek 2017 eta 2018rako soldaten izoztea planteatzen jarraitzen dute eta ez dute inolako urratsik ematen negoziaketan», salatzen dute.
Diotenez, «ELAk, mahaian gehiengo ordezkaritza izanik, duela 2 urte aurkeztu zuen Gipuzkoako adinekoen egoitzetako, eguneko zentruetako eta pisu tutelatuetako langileen lan baldintzak hobetuko zituen proposamena». Horren aurrean, «Patronalaren estrategia denbora pasatzen uztea izan da».
Negoziazioaren egoera ere, salatu dute: «onartezintzat jotzen dugu ELAtik, eta erantzun serioak eskatzen dizkiogu bai Aldundiari, baita patronalei ere».
Abenduaren 24tik 31ra ere, greba deialdia egin dute.