Goizuetarrak garaile, Feri eguneko giza proban

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Goizuetako aurreneko kultur agendari segika, asteburu girotua izan zuten herritarrek. Ostiralean euskal kantekin gozatu ederra hartu zuten Irati, Ane eta Jose Leon oiartzuarrei esker. Hurrengo egunerako beroketa izan zen hori, orduan izan baitzen Feri Egun haundia. Postuak jarri zituzten, goizean; eta ondoren, giza proba burutu zuten Goizuetako herritarrek osatutako talde mistoak eta Astigarragako Emarri emakumezkoen taldeak, herritarrak izan ziren garaile. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!