Aspalditik datorkio argazkilaritzaren pasioa Eli Gorostegi argazkilari hernaniarrari. Erretratu argazkilaria da bera, eta urteak daramatza haurren eta familien argazkiak sortzen, betiko izango diren oroitzapen zoriontsuak irudikatzen. Familia bakoitzaren irrifar berezi horri egiten dio erretratua Gorostegik; kamararen objektiboaz baliatuta, errealitatea irudikatzen du. Ikutu magikoa, pertsonala, ere badute bere irudiek. Txirrita kaleako 11garren zenbakian dauka lokal berria, eta estudioak duen dekorazio originalak lilura berezia ematen die argazki guztiei.
Astelehenean zabalduko ditu estudio berriko ateak Elik, Hernaniko erdigunean. Familian esperientzia berri bat bizitzeko, haurtzaroko oroitzapenak sortzeko, eta benetan maitatuak direla sentiarazteko irudiak sortzeko.
Txirrita kalea, 11. Hernani
www.eligorostegiphoto.com
688 858 872