Hamabi urte bete ditu aurten Kontrakantxa gaztetxeak, eta hori ospatzeko, Inoiz baino biziago egitarau berezia antolatu dute. Abenduaren 6an hasiko da, eta hilaren 15eko bazkariarekin bukatuko da.
Denetarik izango da: hitzaldiak, pintxo-potea, musika emanaldiak...
Txartelak, salgai
Azkeneko bazkari horretarako txartelak dagoeneko salgai daude, ohiko tabernetan, Garin eta Goiz Argin. 15 euroren truke bazkaria eta kamiseta banatuko da bertaratutakoen artean.
EGITARAUA
Abenduak 6, 10:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
Abenduak 7, 22:30etan, Peputz.
Abenduak 8, 10:00etan, Garagardoa egiteko tailerra. Jakintzaren
kolektibizazioa.
Abenduak 12, 17:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
Abenduak 13, 18:00etan, Hitzaldia + pintxo-potea (autogestioan sakontzen).
Abenduak 14, 14:00etan, jantoki sozialaren irekiera, Langile Babes Sarearekin batera; 22:00, ‘Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia’.
Abenduak 15, 10:00etan, auzolana; 14:00etan, bazkaria eta sobremesa
girotua; 23:00etan, kilimak, gero, DJ PZ.