Hitzarmena, Elizatxon energia aurrezteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Hitzarmena sinatu zuten atzo Hernaniko Udalaren eta Elizatxo Ikastolaren artean, Euronet 50/50 programan parte hartzeko. Bertan izan ziren Luis Intxauspe alkatea, Mattin Aldaia ingurumen zinegotzia eta Guren Elu, Elizatxo ikastolako zuzenda­ria, baita hainbat irakasle, ingurumen teknikaria eta ikastolako Energia Batzorde­ko kideak ere.

Aldaiak azaldutakoaren arabera, programa hau «Eu­ropar Bata­sune­ko ekimena da eta ho­rren helburua da eraikin pu­blikoetan energia aurrez­tea». 

Udalaren Energia Plana­ren barruan kokatzen da, eta Elizatxo ikastola izango da herriko ikasteetxeetan ai­tzin­daria.

Hitzarmen honekin, «Eli­za­txo Ikastola eta Udala el­karlanean, energia aurrez­teko plangintza bat diseina­tu dute eta ikastetxeak hori gauzatzeko ardura hartu du». Ikasleekin sortuta da­goen talde eragile batek ja­rriko du martxan, eta ikas­turte ama­ieran ikusiko dira emaitzak: «ikusiko da zenbat energia aurreztu duen ikastetxeak eta energia horren aurrezki eko­nomikoaren erdia ikas­te­txea­ri emango dio Udalak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!