Indarkeria matxista bizi dutenentzat gida Udalak, bost hizkuntzatan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 30a, 01:00

2016an abiatu zuen Udalak, Berdintasun eta Zerbitzu So­zialetako sailaren bidez indarkeria matxista bizi duten ema­kumeei arreta hobeagoa emateko   Erakunde arteko jar­due­ra eta koordinazio protokoloa Osa­kidetza, Udaltzaingoa eta Er­tzaintzarekin batera.
Koordinazio bilerak egiten dituzte Protokoloa «errebisatu eta hobetzeko». Eta hain zu­zen, horietako bilera baten on­dorioz sortu du Udalak In­darkeria matxista bizi duten emakumeei arreta eta lagun­tza emateko Hernaniko baliabide eta zerbitzuen gida.
Atzo aurkeztu zuen Udalak, Berdintasun eta Zerbitzu So­zialetako ordezkarien eskutik. Bertan izan ziren Garazi Etxa­rri eta Xabier Lertxundi zine­go­tziak, hurrenez hurren; eta Ma­­ialen Apezetxea berdintasun teknikaria eta Silvia San­chez gizarte langilea.

Udal eraikinetan, eskuragarri
Indarkeria bizi duten emakumeentzat informazio baliagarria eskaintzeaz gain, «herritar guztietantzat lagungarri» izatea nahi du Udalak, Ler­txun­dik azaldu bezala.
Hori osatzerakoan, Berdin­tasun sailak eta Zerbitzu So­zialen departamentuak hartu du proiektuaren gidaritza, eta Elhuyar Aholkularitzarekin ba­tera aritu dira lanean.
Horrez gain, «kontraste etengabean» aritu dira Er­tzaintza, Udaltzaingo eta Osa­kidetzako profesionalekin, onar­­­tu zuen Etxarrik.
Bost hizkuntza erabiliz, lau bertsio izango dira; euskerazkoa izango dute denek, eta beste lauak izango dira: euskera-gaztelania, euskera-arabiarra, euskera-errumaniarra, eta euskera-frantsesa. Ingelesez ere argitaratzekoak direla azaldu zuten.
Horiek, ohi bezala, udal eraikinetan egongo dira eskuragarri, baita interneten ere: http://www.hernani.eus/eu/indarkeria-matxista#gida.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!