Euskeraren eguna izango da astelehenean, eta egun berezi horren aurretik, hainbat ekintza izango dira herrian, euskeraren bueltan. Mintzodromoa egin zuen atzo Udal Euskaltegiak, eta gaur, Euskara Ari Du elkartearen txanda izango da.
Beste erronka bati lotuta izango da gaurko ekintza, hain zuzen, udazken hasieran herriko ikasleei botatakoarekin: «bilduko al gara ikastetxe guztiak eta dantzatuko al dugu denok batera Ari du abestiaren koreografia?».
Ikastetxeek onartu egin zuten erronka, eta gaur estreinatuko dute Ari Du abestiaren koreografia. Ave Marian dantzatuko dute, 600 ikaslek baino gehiagok, goizeko 10:00etan. Txarra egiten badu, Atsegindegin egingo dute dantza.
Bira Produkzioakeko kideek egingo dute ekitaldiaren grabazioa, eta Ttarla dantza taldeko kideekin entsaiatu dute ikasleek, azken asteetan.