Premiazko elikagaiak biltzeko zita, supermerkatuetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 30a, 01:00

Azaroko azkeneko asteare­kin, urtero bezala, elikagai bil­keta nagusia egingo du gaur eta bihar Gipuzkoako Elikagai Ban­­kuak, estatuko federa­zioa­ren deiari jarraituz. Gipuzkoa­ko 42 herritako saltokietan egin­go dute bilketa, tartean, Her­nanin.

Lau saltoki, boluntarioekin
Herrian zehar, hainbat salto­ki­­tan eman ahal izango dira elikagaiak. 
Elikagai Bankuko bolunta­rioak lau komer­tzio­tan izango dira: Zinko­e­nea­ko Eroskin, Dian, eta he­rriko bi Lidletan, Galarretan eta Floridan. Hain zuzen, 50tik gora boluntario izango dira herriko saltokie­tan, laguntzen.

Horrez gain, beren kabuz egingo dute bilketa Atseginde­giko Eroskin (Txarter) eta Su­per BMn.Elikagaiak emateaz apar­te,   Eroskin eta Super BMn eli­ka­­gai-bonoak ere eskuratu dai­tez­keela gogorarazi dute an­tolatzaileek. 

Premiazko elikagaien eske
Urtero bezala, premiazko eli­ka­gaiak eskatu ditu Gipuzkoa­ko Elikagai Bankuak aurten: kakaoa, gailetak, kontserbak, azukrea eta olioa. Haur txiki­entzako produktuak ere ga­rrantzitsuak direla jakinarazi dute. 

Ez dute gomendatzen al­koho­l­dun edariak eta erraz gal­tzen diren jakiak ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!