Kantuz eta Aiztondo batera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 30a, 01:00

Hilaren 22an izan zen Santa Zezilia eguna, musikariena; or­duan ospatzerik ez, eta gaur egingo dute egun hura gogo­ra­tzeko kontzertua Kantuz abes­batzako kideek. Haiekin ba­te­ra izango dira Astigarra­gako Aiz­tondo abesbatzakoak ere. San Joan Bataiatzailea parro­kian abestuko dute, iluntzeko 20:00etan hasita.
Kontzertu bera eskainiko dute bihar, Astigarragan, bi abesbatzek. Andra Mari parro­kian izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Akordeoi entzunaldia, lehenago
Ez da, ordea, musika-ema­naldi bakarra izango. Horren aurretik, arratsaldeko 17:30­etan hasita, akordeoi entzu­nal­dia eskainiko baitute Her­nani Musika Eskola Publi­koko ikasleek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!