Txuri-Urdinera irteeran, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 29a, 01:00

Txuri-Urdinera patinatzera joateko plana egin du larunbat honetarako, Hernaniko Gaztelekuak. Arratsaldeko 15:50etan elkartuko dira, Txirrita kaleko A1 autobus geltokian, eta 20:00etarako egingo dute buelta. Joan nahi duenak, gaur eta bihar dauka izena emateko aukera, Gaz­telekuan, fitxa bete eta 3 euro ordainduta. Irteerara, eraman beharko dute baimen orria sinatuta, Mugi txartela, eta eskularruak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!