Auzolanerako zita jarri zuen Sagastiola baratza ekologikoen elkarteak, aurreko larunbatean, azaroaren 24an. Hernaniko Baratze Parkean elkartu ziren Sagastiolako kideak, eta Kutxa Ekogunearen laguntzarekin, sortzen diren hondakinak konpostatzen aritu ziren bertan, hain zuzen ere.