Mende laurdena, indarrez betea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 29a, 01:00

Mende laurdena ondo ospatu behar, eta egun osoko festa egin zuen Dobera Euskara Elkar­teak, aurreko larunbatean, bere 25garren urteurrena ospa­­tze­ko. Eta zitara hutsik egin gabe, fes­ta horretan izan ziren elkar­tea­ren sortzailee­tako batzuk, eta urte guzti haue­tan bidelagun izan ditu­en herritarrak.

Aurrena, jolasak, marraz­ki tailerra eta aurpegiak mar­go­tze­ko txokoa izan zituzten go­za­garri gaztetxoenek. Eta ondo­ren, sortzaileetako sei omendu zituzten: Iñaki Marko, Amaia Miner, Eulali Aranburu, Jokin Na­zabal, Juan Mari Jalon eta Luzi Kasko igo ziren taula gai­nera, lore-sorta eta esker ona jasotzera. Her­na­niko Bertso Es­­ko­lako kideek, ber­tsoak eskaini zizkieten; eta Ttarlako dantzariek, aurres­kua. Koro Etxeberria kultura zine­go­tziak, berriz, oroigarria eman zion Doberari, Udalaren esku­tik eta herritar guztien ize­ne­an. Eta bu­katzeko, kantu-bazkari eder baten bueltan borobildu zuten festa, Xalaparta elkartean.

Doberak eskerrak eman nahi izan dizkie, Ttarlako dan­tza­riei, Bertso Eskolako kideei, Xala­par­tari, eta egun berezia ospatzera gerturatu ziren guztiei.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!