Hernaniko Adineko Kontseiluak adostuta, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek bilera informatiboak egingo dituzte auzoka, «udalerrian eskura dauden zerbitzuen eta dauzkaten eskubideen berri» emateko. Denera bost bilera egingo dituzte, Udalak azaldu bezala, eta horietako bat Ereñotzun izango da.
Datorren asteartean izango da, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Auzo Etxean.
«Zahartze-aktiboa izateko», aukerak
Bilera honetan, besteak beste, «zahartzaro aktiboa izateko herrian dauden aukerak azalduko zaizkie, baita jaso ditzaketen diru-laguntzak ere, batez ere, egoera ekonomiko txarrenean dauden adineko pertsonek», azaldu du Udalak.
Horretarako, bertan izango da Zerbitzu Sozialetako gizarte langilea. Elkarteekin elkarlanean antolatu dituzte.