Latxe laugarren alea, dagoeneko kalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 29a, 01:00

Latxe aldizkariaren ale berri bat, laugarrena, kaleratu du Uru­meako Kronikak, dagoe­ne­­ko. Aldizkariaren harpideek ohiko toki­etan jasoko dute, eta gaine­ra­koek, hainbat pun­tutan erosi ahal izango dute, 2 euroan: Kro­nikaren bulegoan bertan, Akarregiko eta Lizea­ga­ko Dorronsoro okin­de­gie­tan, Antziola okindegian, eta Ikusi-Makusi dendan.

Ale berrian, Arimen Gaueko ohiturak berreskuratuko di­tuz­te Burruntzik eta bere lagu­nek, zozoari lagundu eta Ara­noko hilerrian dagoen hagina salbatzeko. Sustoak eman bai, baina jaso ere egingo dituzte...

Beraien abentura guztiak jarraitu nahi dituenak, aukera dauka harpide egiteko; urtean 24 euro dira: Kronikaren bu­le­goan, 943 33 08 99 tele­fo­noan, edo latxe@kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!