Hernani Errotzenek antolatuta, Doberarekin elkarlanean, hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30etan Biterin, Joan Martin Elexpuru idazle, itzultzaile eta filologoak. Iruña-Veleian aurkitu ziren grafito eta ostroken auziaz ariko da, auzia hasi zenetik hamar urte pasa direnean. Liburu bat idatzia dauka berak, eskatuz modu zientifikoan argitu dadila grafito eta ostroka horien egiazkotasuna: «arkeometria laborategi on batek, goiz batean erabakiko luke Veleia auzia. Gure ustez egiazkoak dira, baina humanitate zientziak ez dira aski dagoeneko, eta laborategiek dute azken hitza», dio Elexpuruk.