Mozioa onartuta, Galarreta eremua garatzeko elkarlana bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 29a, 01:00

Asteartean egin zuen azaro­ko ohiko plenoa, Hernaniko Uda­lak. Mozioak izan ziren prota­go­nista, eta denak onartu zi­ren; aho batez hiru, eta EAJren eta PSE-EEren abstentzioa­rekin Koordinadora Feministarena.

Baina mozioen aurretik, bes­te zenbait gai landu zituzten. Aurreko hiru plenoen aktak onartu ondoren, azaroko de­kre­tuen berri eman zuten, eta segidan, kontuhartzailearen txostenekin sortu zen eztabai­da. Hiru hiruhileko beteta, au­rrekontuaren exekuzio maila zenbatekoa den azaldu zuen Isa Sanchez ogasun zinegotzi­ak: gastu guztien %66a gauzatu da, eta sa­rre­ren %87a; Zerbitzu Sozialetan %81ekoa da gastu eta sarreren exekuzio maila; eta Ere­ñotzun %65ean daude gas­tuak eta %36an sarrerak.

Inbertsioei dagokienez, %22a exeku­ta­tu du Udalak, eta %48a baimendu. Kopuru horiek oso bajuak direla kritikatu zuen PSE-EEko Ricardo Crespok, eta «normala bilakatzen» ari dela gaineratu zuen Orain Herna­ni­ko Jaione Aristregik; «ez da aurtengo kontua bakarrik». Luis Intxauspe alkateak eran­tzun zien, hirigintzakoak eta zer­bitzuen sailekoak izaten direla gehienak: «hirigintzan, lehiaketa batzuk hutsik geratu zaizkigu, enpresek obra haun­dietara jotzen dutelako; eta zer­­bitzuetan, baja arazoak izan ditugu, baita ezustekoak ere (Las­taolako zubia erori izana, adi­bidez), sailaren martxa atze­­ratu dutenak». Gaia batzordean lantzekotan geratu ziren.

Ondoren, aho batez onartu zuten kreditu txertaketa bat egitea, Zerbitzu Sozialen aurre­kontuan, «etxez etxeko zerbi­tzu­ak daukan eskaerari eran­tzuteko», Xabi Lertxundi zine­go­tziak azaldu zuenez.

Eta mozioen aurretik, Her­nani Erabaki prozesuari buruz aritu ziren: «aurten saiakera egin dugu gazteen parte­har­tzea bultzatzeko, eskoletan; Txirri­tan, Inmakuladan eta Institu­tu­an landu dugu bereziki», azal­du zuen Intxauspek. 2019ko prozesuaz baino, 2018 eta 2017 urte­etako prozesuez hitz egin nahi izan zuen Crespok: «uler­tu daiteke, hein batean, 2018ko proposamen batzuk baimendu gabe egotea, baina ez 2017koak exekutatu gabe egotea». Koro Etxeberria kultura eta euskera zinegotziak erantzun zion, zer­bitzuen sailetik bideratu beha­rrekoak direla proposamen gehienak, martxa motelduz.

Lau mozioak, onartuta
Mozioen txandan, The Other Jerusalem izenekoa onartu zu­ten aurrenik, aho batez, sala­tze­ko Israelek palestinarren giza eskubideak bortxatzen dituela, eta bat egiteko izen hori duen kanpainarekin. Aho batez onartu zuten, baita ere, bigarrena: «Galarreta eremua garatzeko, erakundeen arteko elkarlanerako deia egin nahi dugu, bakoitzak bere balia­bi­de­ekin, industriak, bestelako gu­­neak, bideak, espaloiak... egi­­teko», azaldu zuen alkateak. EAJko Andoni Amonarraizek adierazi zuen, oso garran­tzi­tsua dela eremu hori garatzea, eta kritikatu zuen orain arte oso interes gutxi jarri zaiola.

Azaroaren 25aren buelta­koak izan ziren azkeneko biak. Koordinadora Feministak sa­la­­tu zuen «justiziaren patriar­kal­tasuna», eta Udalari eskatu zion indarkeria matxistarekin lotutako baliabideak denon es­kura jarri eta doakoak iza­tea. Abstenitu egin ziren EAJ eta PSE-EE, ideia orokorrarekin bat etorri arren, aipatutako kontu batzuekin ez zeudelako ados.

Eta Orain Hernanik, beste mozioan, eskatu zuen neurriak hartzea, adineko emakumeak babesteko indarkeria matxis­ta­ren modu guztietatik, eta haien errealitatea ikusarazteko: «44 ur­te­tik gorakoak dira bikti­men %31, eta aldiz, salaketa gutxien jartzen dituztenak. Beraiek dira, gainera, genero des­berdin­ta­su­na gehien pairatu dutenak, hamarkadatan», adierazi zu­ten. Aho batez onartu zen testua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!