‘Ari Du’ abestiaren koreografia bihar, herriko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 29a, 01:00

Urtea ondo bukatzeko asmoz, ekintza berri bat antolatu du Euskara Ari Du elkarteak, Hernaniko ikastetxeei erronka botata: ikastetxe guztiak elkartu, eta elkarrekin dantzatzea Ari Du abestiaren koreografia. Erron­ka­rekin bat egin dute herriko ikasleek, eta bihar jarri dute zita, goizeko 10:00etan, Ave Maria parkean. 600 haur inguru bilduko dira, eta Bira produkzioak etxekoek grabatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!