Arkume dastatzea, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 01:00

Beterri-Bu­run­­tzako Udalek, Beterri Km 0 proiektuaren barruan larun­batean, Astigarragako Barandiaran plazan, 12:00etatik 14:00etara, arku­me erretzea an­­to­latu du­te. Ga­raiko produk­tua da ar­ku­­mea eta Beterri Km 0-ren jar­du­naren filoso­fi­aren ba­rruan kokatzen da; ber­tako produk­tua eta garai­koa susta­tzea.

Astigarragan egingo dena eskualdean egiten den lehe­nengo ekitaldia da, baina urteko sasoi desberdinetan bes­te herrietan ere egingo dira an­tzekoak sasoiko produk­tuekin.  

Herriko saltokietan txartelak
Bertako bi ekoizleen arku­meak izango dira; Adarraz­pi­koa eta Ramon Muger­tzarena. Pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da eta horretarako txartelak lortu beharko dira herriko  Ezpela, Coviran,  Ogi Berria, Uriña, Artoaene, Alizia frutategia, Ibai­lur, Bukoi taberna, Kupela bezalako ko­mer­tzioetan erosketaren tru­ke, bihar­tik aurrera. Egu­nean ber­tan, larunbatean, esku­ratzeko aukera ere ba­da­go.

Pasa den maiatzean jarri zuten martxan Km 0 proiek­tua, nekazal ekoizpena kon­tsu­­mitzaileen esku jartzeko helburuarekin. Horretarako, janari denda, jantoki publiko zein taberna eta jatetxeetan bertako produktua saltzea erraz­ten da. Leku hauek, Be­terri Km 0 zigiluarekin bereizi eta identifikatuko dira, kon­tsumitzaileak bertako produk­tua modu erraz batean esku­ratu dezan.

Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Andoni Egia, Km 0ko sus­tatzailea, Ibailur jate­txeko Lur eta Uriña ha­rategiko Bor­ja, Urkiri Sala­berria zine­go­tzia, Jaione Irazu enplegu tekni­karia eta  Izas­kun Txin­txurreta, ingu­rumen tekni­karia. Denek azpima­rratu zu­ten bertako­tasunaren ga­rran­­tzia, osasu­na identi­ta­tea­ren ikuspuntutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!