Gaztetxoekin irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetan. Santa Engraziako tontorrera joango dira, Aizarnatik abiatuta. Horretarako, Biterin jarri dute zita, goizeko 09:00etan. Zailtasunik gabeko ibilbidea izango da, 6,5 kilometrokoa, 300 metroko desnibelarekin. Prezioa 2 eurokoa da gaztetxoentzat, eta 6 eurokoa helduentzat.