Hernaniko pelotariak finalista, hiru torneotan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 01:00

Asteburu ona izan da pasa dena, Hernaniko pelotarien­tzat, bai eskuz eta bai palaz. Kanporaketa garrantzitsuak zeuzkaten jokoan, eta hiru torneotako finaletara sailkatu dira.
Palaz, Munduko Pilo­ta Ba­tzarrak antolatuta, ki­ni­e­le­tako txapelketan ari dira Amaia Ira­zustabarrena eta Maider Huizi. Asteburuan irabazita, azkeneko kinieletako finalerako sailkatu da Irazustabarrena; eta tanteoa­ri esker, azkeneko ki­nie­letan izango da Huizi ere.

Irazustabarrenak berak, Ema­­kumea Pilotari txapelke­taren finala ere jokatuko du, Arri­llagarekin batera au­rre­neko postuan bukatu bai­tu ligaxka. Gainerakoek, la­run­bat honetan jokatuko dituzte semifinalak, Hernanin, eta bertan ari­ko da Eider Otaegi, Aranbu­ru­rekin batera. Fina­lak abendua­ren 15ean izango dira, Tolosan. 

Jarak eta Salaberriak irabazi, Baztango Torneoan
Esku pelotariek, berriz, hiru zita nagusi zeuzkaten asteburuan. Batetik, Gipuzkoako Txapel­ke­tan, aurreneko kanporaketa irabazi zuen Oier Azpeitia alebinak, Zumaia­ren kontra (8-3 eta 8-2).

Bestetik, semifinalak jo­ka­tu zituzten Baztango Tor­neoan. Irabazi egin zion Jon Jara kadeteak, Eskuza bizkai­tarrarekin, Oiarperi (18-13); eta Xabier Salaberria jubenilak, Agi­rre nafarrarekin, Paz Zigan­dari (18-7). Finalerako txar­telik gabe geratu zen Unax Uitzi kadetea, 17-18 galduta. Aben­du­a­ren 9an jokatuko dituzte finalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!