‘Exitº’ film labur sorta, Inmigrazineko laugarrena

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 01:00

Pelikula berezia jarriko dute gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin: Exitº. Inmi­gra­zi­neko laugarren saioa izango da, eta 15 laburrez osatutako sorta ja­rriko dute, baina ikus­leek au­keratuko dute nola ga­ra­tuko den pelikula: 15 labur horiekin, ibilbide ezberdinak izango dira aukeran, eta ber­ta­ratutakoek hautatzen dutena­ren arabera, bide batetik edo bes­tetik jarrai­tuko du istorioak. Sarrera doakoa izango da.

Protagonisten galderei, ikusleek erantzuna
Izan ere, pelikulako prota­go­nistak, Otik, egoera batzuetan gal­derak planteatzen zaiz­kio­nean, ikus­leari galdetuko dio zer egin. Beraiek emango diote eran­tzu­na, eta aukeratuko dute non­dik jarraituko duen fil­mak, eta nola bukatuko den. Zortzi ibilbide ezberdin daude guzti­ra... Horietako zein jarraituko ote dute gaur Biterin?
Oti da protagonista guztie­tan, baina emakume ezberdin bat izango da, aukeratutako ibilbidearen ara­bera.


2012ko filma da Exitº, Adrián Sil­vestrek eta Beatriz Santia­gok zuzendutakoa. Bertan era­kutsi nahi dute, erabaki ba­koi­tzak dauzkala bere ondo­rio­ak, baina ezin dugula jakin zein izango diren, har­tzen ditugun arte. Eta kasu ho­netan, ema­ku­me migra­tzai­leek hartu behar dituzten era­bakietan murgil­tzen dituzte ikusleak, etorkizun hobe baten bila. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!