Jakiak biltzeko, azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Urtarrila bukatu arte, martxan segiko du errefuxiatu sahararrei bi­daltzeko jaki eta material bil­ke­tak, Biterin eta herriko ikaste­txeetan.

Atzo eta gaur, berriz, bilketa berezia egiteko deia egin dute bo­luntarioek supermerkatuetan. Gaur­­koa izango dute, beraz, bil­keta ho­rretarako azken eguna. Arroza, lekaleak, pasta, he­galuzea eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak eskatu dituzte. Supermerkatu gehienetan ariko dira boluntarioak bilketan laguntzen: Eroski (Zinkoeneakoa, Charter eta Aliprox), Super BM, Todo Todo, LIDL eta Dia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!