Hileko azkeneko ostegunean beharrean, asteazkenean egingo dute oraingoan, Zinea Euskaraz! egitasmoaren saioa. Beraz, gaur jarri dute zita Sandiusterrin, 18:30etan, eta zineko genero klasiko bat ekarriko dute: western bat, hain justu.
Aurrenekoz jarriko dute mota horretako pelikula bat Zinea Euskaraz!en, eta James Mangolden film bat izango da: Yumarako 3:10etako trena. Russell Crowe eta Christian Bale aktore ezagunak dira protagonistak. Dan Evans (Bale) bakarrik aurkeztu da boluntario, Ben Wade (Crowe) bidelapurra zaintzeko lan arriskutsua egiteko. Contention City herrira eraman beharko du, bertan baitago Yuma kartzelarako trena. 03:10etakoa hartu behar dute.