Mundarrok erraz menderatu du Hernani

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 01:00

Mundarrok bigarren astez jarraian Zarkumendegin joka­tu zuen eta berriz ere garaipen ederra lortu zuen. Oraingoan, bizilagunen arteko derbia  ego­­kitu zitzaien astigartarrei, eta Hernaniren aurka erraz irabazi zuten 3-0. Par­tidua hasi eta minutura etxe­koak au­rreratu egin ziren marka­gailuan Gazteren gol bati esker eta jaun eta jabe izan ziren 90 minutuetan. Hiru partidu jarraian galdu eta gero, berriz ere bolada ona hartu du Mundarrok eta beste hiru segidan irabazi ditu. Orain, hirugarren dago sailkapenean 24 punturekin liderra­ren­gandik sei puntura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!