Astigarragako Udalak herriko mugikortasunaren inguruan diagnostikoa aurkeztu du. Ikerketa herriaren bizi kalitatearen inguran egin da batez ere; oinezkoek duten lekua, ibilgailuek sortzen duten zarata edo segurtasun arauak esaterako. Helburua Mugikortasun Planaren oinarriak jartzea da gero idatzi ahal izateko.
Diagnostikotik ondorio batzuk atera daitezke. Astigarragan aparkatzeko kopuruari dagokionez, %24 gehiago daude kotxeak baino. Hala ere, Barandiaran eta Sagardo Plaza eremuan 50en bat aparkalekuren gabezia dago, Errekatxo eta Galtzaur inguruan dauden lekuekin ordezkatzen dena.
Garraio Publikoaren inguruan, Astigarragako biztanleen %74ak autobus geltoki gertukoena etxebizitzatik 150 metro baino gutxiagoko distantziara du, oinez hiru minutu baino gutxiago. Erabilera oso altua da: 3.200 pertsonek erabiltzen dute, biztanleen erdiak baino gehiagok erabiltzen du autobusa normalean.
Gainera, bidegorriak ere oso erabiliak dira: orduerdiro 30en bat lagunek erabiltzen dute oinezkoen eta txirrindularien batuketarekin, ordu nagusienetan Astigarraga-Martuteneko bidetik.
Ikerketan ere ikusi da ibilgailueen %74ak gainditzen duela gehieneko abiadura, erdigunean. Udaletik gogorazi nahi da herriko kaxkoan 30 kilometro orduko dela gehienezko abidura.
Mugikortasun inkesta
Diagnostikoan bere aportazioak egin nahi dituenak mugikortasunaren inkesta eskuragai dago Udaleko webgunean abenduaren 3ra arte eta bertan bete daiteke. Alkatetzatik familiak animatu nahi dituzte beraien ideiak ematera irisgarritasuna eta segurtasuna, motorrik gabeko aukeren bitartez, Astigarraga hobetzeko.