Gaur goizeko 10:30etan irekiko ditu ateak Durangoko Azokaren 53garren edizioak, eta igandera arte izango da aukera euskal kulturaz gozatzeko. Urtero bezala, hernaniarrak ere ibiliko dira handik. Dobera Euskara Elkarteak eta Aztarna disketxeak stand bana izango dute haien produktuekin; baina bertan izango dira, baita ere, Hernani Errotzen, Xabi Solano eta Huntza taldea.