Hernanitik Donostiara, sagardoa protagonista

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 5a, 01:00

Sagardoak hartuko du prota­go­nismo nagusia gaurtik au­rrera. Euskal Sagardoa jatorri-deiturak antolatuta, Euskal pintxo potea izango da gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita Hernaniko tabernetan. Bertan, Euskal Sagardoa edan eta Eusko Label produktuak das­ta­tu ahal izango dira.

Hogehita bat tabernatan izango da aukera: Rioja, Txili, Garin, Atxur, Joxe Ma­ri, Kix­kal, Aralar, Tripon­tzi, Txo­ko, Goiz Argi, Akeit, Errio­guar­da, Antziola, Eper, Depor­tivo, Ka­rrero, Juxto eta Zin­kone­an
Horrekin batera, pintxo po­tea girotze aldera, bertso ka­ta izango da tabernaz taber­na, Aitor Mendiluzeren esku­tik. Hau ere, 19:30etan abiatu­ko da, Plaza Berritik. 

Urumean barrena eramango dituzte jan-edanak gaur, 17:15etatik aurrera.

Sagardo Apurua bihartik, Donostian
Urtero bezala, abenduko zubia aprobetxatzen du Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak Do­nos­tiako Bulebarra sagardote­gi bihurtzeko. Eta halaxe izan­go da bihar ere; Sagardo Apu­ruaren bosgarren edizioari emango diote hasiera, goizeko 11:00etan hasita. Inaugurazio ofiziala, aldiz, eguerdiko 12:00­e­tan egingo dute.

Ordutik aurrera, eta igan­dera arte irekiko dute, eta ma­kina bat ekintza egingo dituz­te; besteak beste, Euskal Sa­gardoa dastatze gidatua, pin­txo txapelketa, bertso kata musikatua, bazkari gidatua KM0, herri kirol saioa...

Urumean barrena sagardoa
Dagoeneko ari dira prestaketa lanetan. Tartean, Astigarraga­tik eramango dute jan eta eda­na Bulebarrera. 16:30etan iri­tsi­ko dira sagar­doa eta base­rriko produktuak Herri Esko­la­ra, eta ondoren, 17:15etan garraiatuko dituzte Urumean barrena, Lizeaga sagardotegi paretik. 

 

V. Sagardo Apurua


Abenduak 6
11:00, Sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura;
deskarga eta aurkezpena Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin, eta produktuen garraioa idi parearekin Bulebarrera.

12:00, ‘Sagardo Apurua’ baserriaren inaugurazioa eta aurreneko muztioa.

18:00, Txerri errea.

19:00, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dastatze gidatua.


Abenduak 7
11:30, Sagardo Apurua pintxo txapelketa.

12:00, Pintxo txapelketa herrikoia.

12:30, V. Sagardo Apurua pintxo txapelketaren sari banaketa.

18:00, Sagardo Cocktail lehiaketa.

20:00, Bertso kata musikatua Unai Agirre, Aitor mendiluze eta Imanol Kamioren eskutik.

12-18, Albaolaren erakustaldia.


Abenduak 8
10:30,
2018 uztaren aurkezpena.

11:30, Umeentzat tailerrak.

14:30, Bazkari gidatuak KM0.

18:00, Erromeria Estanga anai-arrebekin.


Abenduak 9
12:00, Herri kirol saioa.

12:45, 13:30 eta 14:15 Sagardo dastaketa Mikel Garaizabalekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!