Atzotik hasita bost egunez, greba deialdia egin du ELA sindikatuak, Gipuzkoako zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan, «lan hitzarmenaren negoziazioa ez atzera ez aurrera dagoelako». Hernanin, Zaharren Egoitzako eguneko zentroan izango du eragina deialdiak. Abenduaren 24tik 31ra ere, egunero deitu dute greba.