Astigarragak, herri bezala, mahai gainean erronka potoloak dituela uste du EH Bilduk eta horregatik, Astigarraga 2030 dinamikaren baitan, herritarren artean hausnarketa sakon bat zabaltzeari ekin zion azaroaren 17an.
Azaroaren 17ko saioak, partehartze zabala eta anitza izan zuen eta ideia eta ekarpen interesgarri eta ugari plazaratu ziren. Ideiak eta ekarpen horiek guztiak borobiltzeko, abenduaren 1ean, larunbatean, bigarren eta azken hitzordua izango da.
Batzar hauen helburua guztien artean 2030ean zein Astigarraga nahi den irudikatzea da eta bide batez, hurrengo hauteskundeetarako herri programa osatzeko lehen urratsak ematea.
Azken batzar hau ere Kultur Etxean izango da, abenduaren 1ean, larunbatez, goizeko 9:30etatik 13:30etara. Aurreko saioan bezalaxe, gosaria eta hamaiketakoa ez dira faltako.
Lehen saioan bertaratu zirenak berriz ere parte-hartzera gonbidatzen ditu EH Bilduk eta baita aurrekoan partehartu ez zutenei ere. Lehenengo saioan egon ez izanak, ez du bigarren saioan parte-hartzera mugatzen. Beraz, EH Bilduk herritar guztiei partehartzeko deia egiten diete.