Indarkeria matxistaren aurrean, hedabideen papera aztergai

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

Igandean izan zen Emaku­me­enganako Indarkeriaren Kon­trako Eguna, baina indarkeria matxista salatzeko ekintzek aurrera jarraitzen dute Her­na­nin. Eta gaur bertan, Biterin jarri dute zita, aztertzeko zein paper jokatzen duten hedabideek, indarkeria matxistaren aurrean: Informazioa ala desinformazioa? izango du gaia, eta 18:00etan hasiko da.
Bertan, aurrena, Mugarik Gabe GKEak egindako ikerketa aurkeztuko dute. Eta ondoren, solasaldia egingo dute, Irati Sarasua Arabaolaza ka­ze­tariak gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!